XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN IARDUNA, VIII, 16

Zure graziari zor diot, Zuk ene obenak izotza antzo urtu izatea.

Eskerrak Zure graziari, egin ez ditudan gaiztakeriengatik ere.

Zer ez ote nezaken egin, gaiztakeria utsaren orde egitea maite ukanik?

Aitortzen dut oro barkatu zaizkidala, nere baitatik egin nitunak eta Zure laguntzaz egin ez ditudanak.

Zein gizon ausartzen da olako aultasuna ikusiz, beure indarrez dala garbi ta errugabe esaten?

Gutxiago maita bear al zaitu Zure errukiaren bear gutxiago zulakoan? erruki orrekin barkatzen baitituzu Zugana datozanen obenak.

Zure mintzoari iarrai zaionak, nere oroitzapenak eta aitorpenak irakurtean, ez dezala irri egin bizi dalarik, ni sendatu naun medikuak berak egin baitu, ua itsuski gaizkitu ez dedin, edo ariñago gaizkitu dedin.

Beste lapurren lagunarte gaiztoa zun maite

16. Zer etekin ukan nun orduan gaixo onek, orain oroituz lotsa artzen dutan artatik, batez ere, lapurreta artan ez bainun lapurreta besterik maite ukan, besterik ez, ua ezer etzala; beraz ni ainbat errukarriago.

Alare bakarrik ez nuan egiñen orduko griña orain gogora dutanez ez nuan iñola bakarrik egiñen.